XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esneak fama galdu
hau garbi dijoa,
hartzaile danak kendu
badare fijoa.
Esne hori txarra dek
esan medikoa,
hau argi agertzeko
asmotan nijoa.

Martxak hola jarria
garbi ematen du
zuentzako garesti
guri merke kendu
tarteko jende asko
hortatik mantendu
baserri zenbat soka
gaur horrek eten du.

Baserritik dijoan
esnea kalera,
lortzen bada biltzea
dena zentralera.
Hauxe da kaletarra
dizudan galdera,
ez ote da izango
denentzat galera.

Guretzako le(he)nbizi
kalte izango da,
esne denak biltzean
hola dago moda.
Esneak egingo du
prezioan gora,
testigu izan bedi
datorren denbora.

Bihotzez kaletarra
zahar ta gaztia,
hauxen da nahi nukena
garbi ikustia.
Esnea plazan hartuz
berdin barazkia,
hobeto ginakela
bat eta bestia.